BCCCAP00000000000000000001806
- Pralleak asko maite dute. Nagusiak noski geiena. Ortik asten bazera, norbaitek esango dio, ta orrek anka egingo du. - Kanpora ateratzen al da? - Etorri ezkero, nik dakidala, ez da atera. - Arratsean egingo ditu txangoak, eta is- kanbillik gabe. Nola arrapatu liteke? - Aixa. Ni olako lekutan egongo naiz, eta datozela ara ertzaiñak. Baña gutxieneko Jau, gizon gogorra da ura-ta. Nik eramango ditut, konbentuan sartu gabe, itxiturako arman da– goen ate batetik. Andik aurrerakoa, zuen esku. Badirudi billaukeri ori Judasi ikasi ziola. Berdin-berdin egin zuen arek ere. Esandako orduan an ziran ertzaiñak. Ate artatik sartu erazi zituen, ta Praixku lo ze– goen lekura eraman. Ez baizuten áuek kon– bentuan lo egiten. Bera, berriz, ixil-ixilik lo– tara joan zan, lan on bat egin balu bezela. Atea kanpotik aixa irikitzen zan. Maratil kaxkar bat zeukan eta zabaldu zuten, Praix– kuren arpegira argia zuzenduz. Jauzi batean aidatu zan Praixku oietik. Baña aurrean lau ertzain ikusi zituen, ando armatuak. Etzegoen ezer egiterik. - Zertara zatozte? - Zu baitu ta eramat~ra. - Eta nork salatu ta erakutsi dizute bi- dea? - Ori bego guretzat. Pralleak ezin zitezkean izan. Barru artan 111
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz