BCCCAP00000000000000000001806
Bazekin, erri txiki artan berak entzuna, nola gizon bat il ta espetxetik igesi eginda– koa, oso gaiztoa, gizaseme sasoiko aundi eder bat zala ori, el terrible vasco esaten ziotela. Ura zebillen inguruan, beti bazala eriotzen bat. Bere jaioterrian Praixku esaten ziotela. Zalantzik gabe, ura zan. Ematen zituzten ezaugarri guziak ondo zetozkion. Konbentu artatik bota nai zuen, bada, ura, ta epaillea– rengana Joan zan. El terrible vasco ori bazekila arek non ze– goen. - Benetan diozu ori? - Bai, jauna, bai. Elkarrekin lan egiten degu konbentuan. - Konbentuan nola artu lezateke olako bat? - Ez-jakiñean. Aiek ez dakite el terrible vasco'rik badan ere. Aiek konbentuan bizi dira, ta ez errian. - Gizon ori ez dago aske uzterik, ori da– billen lekuan beti eriotzen bat bai ornen da-ta. Ez al du or olakorik egiten? - Ez, ez. Zuzen dabil. Langillea da. Pra– lleak asko maite dute. - Bai. Olakoak baidira. Begiratuan iñork ez ditu ezagutuko. Baña gutxiena uste da– nean, zapla! - Iru bat urte badaramazki konbentuan. - lnguru-erri auetako ertzaiñak orren bi- lla, ta ori ia gure etxean, ezkutuan. Non ta pralletegian gañera. Nagusiarekin itzegin bearko degu. 11O
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz