BCCCAP00000000000000000001806
nekerik ez» esan oi da. Neri orí gertatzen zait. Ez diot egundo lanari atzerik emari. - Jarrai, jarrai ontan! Etxerako geiegi egi– ten diguzu. Baña saldu nai ta ere, ez degu erostunaren paltik. Ezin susperturik ari gera– nontzat, ez dator gaizki. BERRIRO ESPETXEAN Bixta ona ta ezin ikusi. Orí da askoren pekatua: bekaizkeria. Txerriketari txalkor txikia oitua zegoen nagusiaren loxintxak eta goratzarreak artzen, umetxo bat bezela. Pulamentu geiagorik etzeukan on egiteko; txarrerako bai noski. Bera prallea ez bazan ere, lañezaz hetea ze– goen aien artean. Praixku etorri zanean, ordea, arek alako amar balio zuen onek, eta txalkor txikia baz– tarrera utzi ta denak onen eder egiten zuten. Ori ezin zuen eraman gure txerriketariak. Beldurrak zegoen gañera, bara:tza-zai berria etorri zanean, bera kendu ta bere lekuan itzaia jarriko ote zuten. Iñondik iñora galdu nai zuen ura. Bixta ona ta ezin ikusi. Arratsalde batean entzun zuen ango pra– lleen elkar-izketa: gizon ura izan zitekela norbait il ta ezkutura etorria. 109
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz