BCCCAP00000000000000000001806

bear banu beñepein, bertan utziko nuke. Ja– rrai dezala ta, joan nai badu, dijoala emen– dik; baña aske. - Norbait il badu ere bai? - Zer dakigu orren berri? Iñork edo berak zerbait esan al du? - Ez. Onengatik ez digu iñork ez onik ta ez txarrik kontatu. - Orduan zertan ari zera, gero ta usai txarragoa botatzen duen zure susmo gaixto ori zabaltzen? Lan oiek guziak egin ondoren Justiziari saldu? Zaude ixilik. Urte ta erdi zeramazkin. Baso ura garbitu ta ikatz egitea oroitu zitzaion. Baratza-zai berria etorria baizan. Nagusiaren baimenare– kin, <lena mudarratu ta egundoko pagota– pillak egin zituen. Ondoren, txondorrak ja– sotzen asi, bat bestearen urren. Orrela, esan– dako lekuan pillatzen zituen, andik saltzera eramateko. Etxerako geiegi zala-ta, basoa garbituz gañera, ikatz egin. Noiznai joaten zitzaion nagusia ikusi bat egitera, ta arrituta geratzen zan. - Zuk non ikasi zenduen ikazkintzan? - Ortan abeto dakigu maisutzan baño. Txikitatik asi nintzan, ikastetxeak utzita. Beartsuaren legea ori baita. Ama gazterik alargundu zan; ta, biziko bagiñan, txutik ika– si orduko, an ta emen lanean asi bear. Go– gozkoa det gañera nik lantegi au. lnguru ar– tan zan txondor-piztalerik onena nintzan. Lan neketsu ta zalla; baña «gustoko lanean 108

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz