BCCCAP00000000000000000001806

Gero, baratz ta itxiturako barrunbe gu– ziak erakutsi zizkion. - Au dena zure esku geratuko da. - Jardunean-jardunean, txukunduko det nik au. Etxean bear dana baño geiago atera ere bai nik emendik. - Ez dezu, bada, egon bearrik izango. Txerritokiraño nagusiak ekarri zuen, ta an geratu zan. Bereala ekarri zion txerri-– zaitzalleak gosaria, baña beroa. Antxe bertan jan zuen. Ajola zion ari, aietako batetzat ar– tzen bazuten ere. Ille-bizarrak moztu zituen eta txukundu zan. - Zér esango ote luke orain nere amak? Alperra naizela? Pakean uzten badidate, nor– baitek igerriko dio etxe ontan badala gizonen bat langillea. Lan auek egiteko ona ni emen. Ta etzuela mantenua besterik nai. Amaren arrazoiak kezketan utzi zuten. Alperrik etzala zeruan sartuko. Orregatik ze– billen lantegi baten billa, ta urkoari on egite– ko ere etzitzaion gaizki etorriko. Txerri-zaia txalkor txiki bat zan. Bereala egin ziran lagun. Laxter artu zituen aizkora ta soka, ta egurketan asi. Ekarri ala, txikitu. Izerdi– patsetan ikusi zuen nagusiak batean, ta arri– tuta geratu zan gizaki aren aurrean: - Zu al zera Praixku? - Bai, jauna, bai. - Beste bat dirudizu. Aldatzeko erropa garbiak eman zizkion. 106

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz