BCCCAP00000000000000000001806

kalera erten zan ama. Len naigabetua baze– goen, ikusi zuenak etzion asko arindu. Artza edo Basajaun baten itxuran, bere semea, ezagutuko zuten beldurrik gabe, errian barrena oiuka zijoala somatu zuen. Biotza oñetaraño erori zitzaion. - Nere semea zearo erotua zegok. Eta, arekin topo ez egiteagatik, elizara sartu zan, bere naigabeak Jainkoaren oñetan jarri ta aren alde otoi egitera. Praixku, txakur batzuk atzetik zaunkaka zituela igaro zan, iñork ezagutu gabe. Nork pentsatu bear zuen, gazte arek arta– raño erori bear zuenik? Baña itzaia etzegoen burutik joana. Bazekin ederki asko zer egiten zuen. Ari batzuk par egingo zioten. Berak, ordea, denei. Arrapatu nai zutenen sudurre– tan barrena igaro zan, eta etzuten ezagutu. Polliki-polliki, arrapatzen zuena janez, iritxi zan, agure xaarra gaixo utzi zuen kon– benturaño. Orduko atezaiak oso ondo artu zuen; eta, oitura zeukaten bezela, bere apari-legea eman zioten, eta an geratu zan ostatuz. Gaixo utzitako aitona xar arek zer egin zuen galdetu zion. Egun batzuk an pasa zituela. Bere zora– men ura igaro zitzaionean, zerbait suspertu– ta, betiko agurtuz, bere erri aldera joan zala, Alemani'ra, angoa zala-ta. - Iritxi ote zan gero ura etxeraño? - Baietz, baietz. Erromesak konbentutik konbentura ibiltzen zirala, ta denetan ondo 104

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz