BCCCAP00000000000000000001806

otoi nere alde, nora-ezean dabillen pekatari ontaz urrikal dedin Jainkoa. Denen eskutik utzia bainabil. Bideko autsa atzaparka artuta, burutik beera botatzen zuen. - Burutik egiña zebillek ori -ta par egiten zioten batzuk. Beste askok ez, ordea. Baziran oso bestela pentsatzen zutenak. Promesen bat egin ta ura bete gabea iL zan anima gaixoren bat zala, penetan zebillena; ta, berak ezin zuen ezke– ro, bitartekoren baten bearra zeukala, atsede– nean sartzeko. Baziran errian bat baño geiago, batez ere emakumezkoak, aren alde mezak atera zituz– tenak. Amak, etxea aztertu ondoren, biali zi– tuen. Bere semea ogi koxkor bat ere artu gabe joan zan. Agurtzeko betik ere etzuen izan. Len bazter guziak irentsi bear zituenak, txantxangorri batek aña etzuen jaten orain. - Orrela luzaroan ezin lezake iraun. Laxter semea auleriak ondatuko ziolako, naigabetua geratu zan. Bai tristea dala, gizon batentzat orrela bizi bearra. Denen igesi, beti bakarrik bizi, lagu– nik maiteenak salatuko duen beldurrak; di– joan lekura dijoala, beti gizartetik urrun; bi– zirik edo illa, ikusten duten lekuan, ura arra– patzeko agindua. Etxea utzita, meza entzuteko aitzakitan, 103

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz