BCCCAP00000000000000000001806

dala edo diranak dirala, ez dute neri aurpegi emateko ausardirik. - Noren susmurra egiten dek? - Joxe Migelen bi anai gazte oiek zer egi- ten dute? - Orixe etzekit. Gazteena emen zebillek. Baña bestea ez dit ikusten. Epaillearen oso adiskideak dirala bai, ori bazekit. - Or dago nere beldurra. Ni arrapatu baño len, norbaitek pagatuko du larrutik. Ez naiz umil-umil makurtuko, eta ori ez nuke nai. - Lengo etxe atzeko komon zaar ori or zegok. Beetik orma eroria zeukak. Iru metro– ko jauzia, geienera jota ere. Zintzilik jartzen baaiz, lurra oñakin joko dek. Goiz aldera norbaitek atea jo zuen. Ama jeiki baño len, bai Praixkuk leiotik ikusi ere, ta komon artatik iges egin zuen. Amarekin etxea aztertzen ari ziran bitar– tean, txuxenean kanposantura joan zan. Bi– dean bildutako lore batzuk jarri zituen Joxe Migelen illobi gañean. - Agur, Joxe Migel, nere lagun maitea intzana ta uste gabe neronek illa. Ezeren tra– barik badaukak atsedenean sartzeko, beude nere naigabeak, ezertarako balio badute beintzat. Aitagure bat errezatu ta atera zan, bere erromeri-jantzi ta makil aundi ura eskuan, bera lotzeko bandua joa zegoen errian barre– na, ikusten zuen guziari oiu egiñez: - Adiskide: lagun urkorik maite badezu, 102

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz