BCCCAP00000000000000000001806
alaba ekarriko dit etxera. Berdin, bizi diran lekuan, gaizki zebiltzak nagusi kaxkar are– kin. Au, berriz, nerea dek. Ire itxaropenetan ez nauk alperrik egon. Utzi zaiogun berriketa oni , Jainkoak noizbait gurea eskatuko ziguk– -eta. Praixkuk antzeman zion, semearen joeraz ama oso naigabetua zegoela ta benetan eraso ziola, ta berari ere min pixar bat eman zio– ten aren itzak. - Ama, barkatu erantzuna, Baña memori kaxkarra daukazu eta oso oker epaitzen nau– zu. Ez da egia zuk diozuna. Nere atsegin gu– zia etzan besterik: emaztetxo bat ekarri etxe– ra, billoba txikiren batzukin zure bakardadea pozteko. Baña zoritxarrez gertatu zitzaidana, aztu egin al zaizu? Biotza korapillatzen dit gaur oraindik oroitze utsak. Arek moztu zi– tuen nere amets guziak. Espetxeratu niñuten. Oso berri txarrak zetozen ara. Etzuten egirik sinisten; ta, zigor ikaragarriren bat ezarriko zidaten beldurrak, zedorrek aolku emanta, iges egin nuen. Geroztik ez naiz iñongo erri– tan sartu. Beti mendi ta baserrietan nabil. Nere berri ikasiko balute, gañean nituzke ertzain guziak. Arkumetxo bat iltzeko biotzik ez, ta Kastilla aldeko erri txiki oietan el terrible vasco esaten ornen didate. Bide oietan egiten dituzten eriotz guziak, nere biz– kar geratzen dira. Ni ezin nindeke, bada, etxe ontan bizi ta zure jabe egin. Orretxega– tik nabil bizar ta illez josia ta nabillen beze– la, ezagutu ez nazaten. Arraixku gaixtoan 100
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz