BCCCAP00000000000000000001805
a;-entzat ez uan mun bertsolari oberik azaldu. Txirritaren kuñadu zan Gazteluk esanda ze– kit Oiartzun'en gertatua. Txirrita, gazte-sail ba– ten erdian, bera ere rnutil gaztea, jakiña, sagar– dotegi batean bertsotan ari ornen uan. Beste sail bateko bertsolari, iritxi uan Juan Kruz sa– gardotegi artara. Gaztelu, Juan Krutzen ondoan zioken; au daldaraka sornatu ornen zin bertsotan así baño len, Txirrita baño urte batzuk gazte– agoa baizan. Bein asi ziranean, an amen itun komeriak. Etzekit aldarte ona zun edo ez; baña Juan Kruz geiena gustatu zaioken jendeari, eta, Txirritarekin zegon salla, Juan Kruzen ondoren joan ornen uan. Oso alkarren lagunak itun; baña alare zaputz pixarren batekin ala esan omen zin Txirritak: - Ni baño rnutil ederragoa dek orí, ta nes– katxak txoro-txoro atzetik joan zaizkiok; eta neskatxen atzetik, jakiña, rnutillak ere bai! Txirritak beti bazizkin olako ateraldiak. Juan Krutzek aparteko bizitasun ta grazia ema– ten zioken bertsoari. Kate-malla batí tirata bes– tea datorren bezela, bere jarioan zetorkioken ari bertsoa. Ez batzuek bezela, Txirrita ere sail on– takoa uan, París, Londres ta Madritik pasa ta Donostia'n bukatu. Juan Kruz, apala zalako edo etzekit zerga– tik, illunpean zegok, eta aren itzala ere bai. Izan etziranen izenak gañez-gain zebiltzak; baña bat dek izena ta bestea izana. Oroitz txiki au zor nioken nere anai mai– teari. Nai ba dek idatzi edo ez, or konpon; etzidak bost ajola. 81
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz