BCCCAP00000000000000000001805

koa ez niñun izango, baña enkargu geienak nik egin bear izaten nizkin. Belar edo gari-ebaki– tzea zala, metaren bat egin bear bazuten, beroak jotzen bazun: - Nun da Joxe? To pitxar au, ta korrika batean iturritxotik ekatzak ur preskoa! Ez gero bidean txoriei arrika geratu! Txoritarako itxua bainintzan. Irute, arto-zuriketa edo garo-sartzea zala, beti banin deia. Amaika atzera-aurrera egiña nauk gure iturritxotik. Gure iturritxotik ziot, ura bai– zan bi baserri oen bizitz erdia. Itaurrekoa bear zanean ere, jakiña uan: da– netarako Joxe. Amaika sokil koskor tiria uan nere aita zana, ez beti oso poliki gañera. Soki– llazoa ematean, orduan asiko uan izketan ta ojuka: - Beieiri abeto begiratu akiek, motel, es– kuan daukadan akullo au astintzea ez badek nai! Aurreko anaiak aziagoak bainitun; ondoren– goak, berriz, oraindik eskolan zebiltzaken. Alare arkaitz-inguru oetako txokoak azter– tzeko, nunbaitik ateratzen nin beta; ez uan nik ezagutuko ez nun ar-zulorik ere. Ni emen arra– patuko niñunak, erne ibilli bearko zin; sasipe, bidetxigor ta azeri-zulo guziak ezagutzen baini– tun. Bai inguruko gerezi, udare, ardo-muxika ta marrubi-sallen berri ere, banekiken ongi. Alperrik ondatzeraño eduki etxean; alare besterenari eldu bear. Auzoko gauzak obeak iza– ten amen dituk, etxekoak baño. Amaika lapu– rreta •txiki egiña nauk, baña erori niñun bein. Marrubi-sail bikaña, gorri-gorri, arrautza aña- 67

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz