BCCCAP00000000000000000001805

Opizina oietan, amaika bider «Kaixo, Ana– kleto!» esan zidatek isekaz, analfabeto nintzala alegia adierazi nairik. Gaur ere naiago nikek, erdera guzia baño, idazten ongi baneki. Ez erde– rarik bear ez dedalako, auzoko amonak ere er– deraz asi zaizkiguk oraintxe-ta. Au dek euskal– dun jendearen itxumena! Gazteak ez badira es– natzen, urte gutxiko gaudek! Egundo urterik alperrik galdu badet, nere eskola-urteak galdu nizkin, eta bizitza-bizitz, ba– rruan min bizia bezela, koskaka ari zaidan nai– gabe ixil bat utzita gañera. (Ondoren, onoko bertso au kantatu zidan. Izketan baño errexago egiten zun bertsotan noski): Nere biotza naigabez zegok ezin burutuz iñola, egiyagatik iltzea ere etzidak neri ajola. Bai al dakik gaur zertako duan jende berriyak eskola? Sartu orduko izutzen ditek euskaldun aurra, ta nola! Bi urterako kastillanotu lengo euskaldun arbola. Aita zanak nai baño len utzi nizkin esko– lako lanak. Agindu bazidan, ni joango niñun. Bazekiken, ordea, ez nula ezeren aurrerapenik egiten eta kalbariorik gaiztoena zala neretzat. Geratu banintz, geratu niñun. Etzidateken jolaserako beta aundirik eman. Erbiñudea aña- 66

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz