BCCCAP00000000000000000001805
-pare batean jarraitu ziteken nere arrebak orain– dik; baña ni bezin barau geratu itun. Ordurako beren erdera zikin orrekin zebiltzaken. Ez uste, ez, maisuak beti euskeraz itz egingo zigunik; beste batzuek eta ni, masalleko epelak artuak gaituk. Baña, guk erderaz ikasi orduan? Etxe ta kanpo euskera besterik ez genin entzuten, eta etzin lan txarra artu; baña, ordurako ere, erde– raz geiena zekitenak zizkin maiteenak. Lenbizi– ko alkietan aiek exeriko itun. Egundo saririk bazan, aientzat izango uan. Nere arrebak min ziteken, ni bezelako euskaldun sollak geratu bai– ziran, sí ta no besterik etzekitenak; baña bein baño geiagotan esan zidateken: - Zeñek jakin lezaken, oiek bezin ederki, etderaz! - Oa Castilla'ra eta an ikastan! Neretzat euskera aski den! Lurrean ez banintzan ageri ere, ordurako ber– tsotan asía bainintzan, eta, gure etxeko sagar– dotegian bertsolariak entzunaz, txoratzen nin– tzana. Erderarengatik bost ajola zidaken neri orduan. Egia aitortzezkeroz, aiek arrazoi ziteken; jakitea beti ona dek. Baña orduan ez uan gaur bezelako aurrerapenik, eta gaur bezelako jende– aren joan-etorririk ere ez. Dana oñez egin bear izaten baizan, gure mundua oso txikia uan. Noi– zik bein bestetan ez genin guk erderik entzuten; ez genin aren bearrik ere orduan; azkeneko al– kar-iltze odoltsu ontara arte, ez nauk erdera ja– kitez beartu ere. Idazten ta letzen ikasi banu, obe nin. Ortaz bai; beartu izan nauk. Amaika– txotan lotsa ederrak pasa ere bai. 65
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz