BCCCAP00000000000000000001805
zebiltzan. Ni, oraindik ezeren berri ez nekina, zearo izutu nioteken, eta ez nin ezer ikasi. Es– kolara joan baño, lanik gogorrenari eldu naiago izaten nin orduan. Berrogei ta amar urtetarako, erdi mozkor, erdi tisiko, erreumaz josiak, beren etxeko lanetan amaika bider lagundu nieken; mozkortu ta ezin etorri ziranak, beren etxeetara, al nuan bezela, bildu ere bai; baña pasa-erazi zizkidaten urte aiek, etzaizkidak egundo aztu. Oroitze utsak gaur oraindik min ematen zidak; izugarrizko kaltea egin baizidaten. Eskolara ur– biltzeko bildurrak aidean egoten niñun. Sartu arte, berriz, txokoren batean, beti kankallu aien igasi. Bein kristau ikasbidea buruz ikasi nunean eta J aun-artze nagusia egin, ez nin ankik ere sartu geiago eskoletan. Geroztik, iñungo itun edo dokumentoren bat izenpetu bear detanean, jakiña zeok: beatz aun– di au zikindu bear lenengo; arekin gero paper garbi ta txukun bat. Borroi zikin orri etziotek gure maisu izanak ainbeste begiratzen gaur; ori zala-ta, amaika kaskarreko artuak baigaituk. Egia esateko, letzen bai; letzen ikasi nin. Gaur oraindik ere, poliki-poliki bertsoak irakurtzeko aña bazekit; baña idazten ez. Amaika bertso, nere ta besterenak, edukiko nizkin onuzkero. Nere aita zanak ere, norbaitek esanta-edo, gertatzen zanaren berri bazekila uste dit; eta, bein Jaun-artze nagusia egin nunean, jarraitu nai al nuan galdetu zidaken. Ez nula geiago eskolan ankik sartu nai ere, erantzun nioken. Etxean protxu obea aterako nula, bai, ta etxean geratu niñun. Beste urte- 64
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz