BCCCAP00000000000000000001805
MUTIL KOXKORRETAN Bein gudaren zipriztiñak garbitu ta etxea abian jarri zutenean, así uan neretzako kalbario– rik gaiztoena. Irurogei ta amabost urte igaroak dituk, eta oraindik amorru ematen zidatek urte aiek, eta tristura biotzean. Umea umearentzat gaiztoa dek orratik! Neri beñipin etzidateken nolanaiko kaltea egin. Letzen ta idazten ederki ikasi bear nuna, lagunak etzidateken utzi. Es– kolako urte ale aiek tristeak itun, motel, nere– tzat. Orain ere izugarria ez nauk; orduan, berriz, naiz urteetan sartua izan, ez bainintzan lurrean ageri. Azi nintzan pixarra, amasei urtez gora azi bainintzan. Sallean baitun armiarma anka– -luze oien antzekoak; anka, beso ta burua bes– terik etzutenak; me ta luxeak. Aiek, gizona, arrunt mendean artu nioteken; jo ta iseka bes– terik etzidateken egiten: - Geiago ez azitzezkeroz, zertarako jaio? Eta zapla, burutik bera! Andik urte batzu– tara izan balitz, bein joko nioteken, bai; biga– rrena eman baño len igerriko zioteken zeñekin 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz