BCCCAP00000000000000000001805

zizkiteken liño-garbiketak, mendi-zokon ontan ez baidago urik. Ara bizkarrez eramaten zite– ken liñoa; ekarri ere bizkarrez, ez baizegon as– toz ibiltzeko biderik ere. Gaur kejatzen gaituk gu. Gaurko emakumeak ez ditek baserririk nai. Nere ama gaixoaren lekuan jarriko nizkikek. Bi ordu baño lenago aldegingo litekek etxetik. Ara eramaten zizkiteken bada danak. An dagon pu– tzu-zulo aundi batek, gaur oraindik, Liña-putzue– ta zeukak izena. Dana garbitu, etxera ekarri, landu ta legortzen zanean, asten uan ama lan– gillearen kalbariorik gaiztoena: ardatzean, arigi– ñan, gero iruteko. Loxuxta aundirik etzin egi– ten; arratsean ere an ariko uan bere lan asper– garri artan. Ainbeste urteko itxura gabeko gudate arek bazter guziak agortu baizitun. Gero, anai-arre– ba batzuak ere, azi xamarrak ituan, beren bizi– •modua artzeko adiñekoak; ez baizan orduan gazte baten arrioa prestatzen errexa. Dirua dau– kanak, gaur dana egiña zeukak. Atzera-aurrera ibilli gabe, nai duan guzia etxera ekarriko zio– tek. Orduan, ia urteetako lana uan baten arrioa prestatzea. Egia esan nai badet, lau-bost urtez gora igaro itun, gudateak egin zitun bearren– bearreneko zuloak estaltzen. Gudaren bukaeran así uan askorentzat kal– barioa. Gudan aurre xamar ibilli ziranak arra– patu nairik asi baiziran. Amaikak gure etxe to– lare ta arkaitz-zulo oetan igaro zizkiteken egu– nak, Prantzira ixillean joateko moldaketak egi– ten ziran arte. Asko, Gipuzkoa barruko jendea uan; baña Bizkai-alde, baita Erdal-erritik ere 60

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz