BCCCAP00000000000000000001805

rru ta kanpoz karez txuritu bitarte, ez uan ama konformatu; bai karea oparo bota-erazi ere. Orduan giza-indar aundia baizegon gurean. Batzuak etxea garbitzen zuten bitarte, tolare-gain ortan egundoko zakar-pillak egin zizkiteken bes– teak; karobirik etzutela erre urteak baiziran. Aita, berriz, bere karobi-erretze orrekin ez bai– zan ixiltzen ere. Ote, elorri, sasi; egur onik etzi– teken erre nai izaten. Ura, pagota bezela, okin– degira saltzen ziteken. Etxerako ere bai, jakiña, lengo su zarrak asko bear baizun; eta etxeko ogi-laberako ere bai, etxean bear zana bertan erretzen baizan. Etxe-garbiketa bukatu zanean, bada, karobi-erreketan asi itun. Bat bestearen ondoren, ez uan illabete batzutan ke-paltik izan emen. Karobi-erretzea, orduan beintzat, lan ne– kosua uan, surtarako enbor aundirik ez baizuten sartzen, eta, zakarkeri arekin erretzezkeroz, eman da eman ari bear zin. Nere anai gaxoak amaika izerdi ateratzen ziteken. Urtutzen itun, karobi-erreketak asten ziranean. Ni ere gero or– tan amaika ordu gaizto igaroa nauk. Ez uan sa– gardo ta pitar eskasirik izaten, ta orri eskerrak. Ala izerditzen danak, zerbait ere bear dik. Gero, bazter guziak karetu ta irauli zizkiteken; leku erosoenak goldez, beste sagarpe ta arri-tarteak laiaz. Jana bearrenezkoena dala jakiña zegok, baña jantzia ere nai-ta-naiezkoa dek. Garia ta artoa ereiten bazuten, liñoa ere erein bearra, eta li– ñoak lur ona bear dik. Guda-urteetan ez baizu– ten ezertarako aukerik izan. Mendi-kasko orren beste aldean badek erreka xior bat; an egiten 59

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz