BCCCAP00000000000000000001805
terik etzeok: urez ta aidez, zer txikizioak egin diran. Guda bukatu orduko, berriz, aurrerapen oiek danak erriaren onerako dituk. Eriotza be– zela zeramatek bizia ta bizitzeko erreztasuna. Gudaz aspertu ziranean, bada, negargarriz– ko jolasari azkena eman zioteken, euskaldunok egundo baño lotuago bilduz. Tristeak itun benetan urrengo iru edo lau urteak gure etxerako. Jakiña ni txoria baño ala– iago biziko nintzala, artean iru urte bainitun nik. Neretzat ez uan ezeren paltik izango; ama ere oso ume-maitalea bainun. Baña nere guraso ta anai-arreba zarragoak etzizkiteken ordu goxoak igaro. Etxea garbitzen ere bazeukateken lanik asko, ainbeste urtean ez baizan bear bezela gar– bitu. Udararoko lana uan garbiketa, orduan men– di aldera ateratzen baiziran soldaruak; baña gu– da bukatu zanean bezela, egundo ez. Jainkoak bestek etzekik, zenbat ximaur ta zikinkeri atera zituzten gure etxe barrendik. Mandoa bera ere botako zin gure etxe-zuloko usaiak. Pentsatu besterik etzegok, seireun soldadutik gora biltzen ziran egunak bazirala. Negu-partean beñepin, be– ti hetea egoten ornen uan. Lenbiziko lana, etxe– -garbiketa ziteken. Etxe aurre ortan, or egon itun, egunak eta egunak, helar-meta añako txon– dor zarrak sutan, arrasta-laño itxi batek bezela, sakon au guzia ketan estaltzen zutela. Amak, berriz, etxeko maindire, lastaira, koltxoi, estalki, danak egosi zizkin, zorriz hetea baizegon etxea. Ez itun berak nai ordurako galdu. Amaika kupel ur ekarri ziteken gure iturritxotik, etxea garbi– tzeko. Tellatu solairuak konpondu ta etxea ba- .58
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz