BCCCAP00000000000000000001805

jipoi ederra eman ere bai; baña oraindik bizi dira, eta, biziko badira, oek bear. - Eta, zuk bai al zenekizun oek nun zeu– den? -arrituta galdetu zioken gizonak andre– ari. -Jakingo ez nuan, bada? Sartu ta ordu erdi baño len billatu nitun. - Karabinero guziak baño etsai gogorra– goa dit au! Onekin ezin dit! Torizkik, torizkik! Eraman itzik, Jaungoikoaren izenean! Itzean al ago? - Itzean al nagon? Lagun maite batek il– tzea ez badet nai, ala bearko! Aitona oso konten geratu uan egin zuan lanez; berak nai bezelaxe ateta baizaizkion gau– zak. Amona, zer esanik ez. Alkatea, berriz, ka– rabinero gizajo aien bizia bere eskuetan zera– makilako, atsegin ta arro. Egundo baño alkar– tuago geratu itun bi lagunak; karabineroak, be– rriz, alkatearen morroiago. Olakoxea uan nere aitona. - Garai aietan orí bezeiken; baña, gaurko egunean, orí egingo duan amaren semerik ez da. - Ez; gaurko armen aurrea dijoana, bere burua il nai duanen bat dek, edo burutik egiña zegok. Orduko armak, ordea, motelak itun. 55

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz