BCCCAP00000000000000000001805

jo-eraziz, zerraldo! Korde gabe utzi nizkin. Gero, besorik beso alkarri lotuta, auspez jarri eta ziz– pun aietako batí baketa kenduz, lastaira bezela, aukeran ebaindu nizkin. Baketa biguin arek txistu egiten zun bakoitzeko, izuz «¡Perdón! ¡Perdón!» oju egiten zidateken. Errol ederrak badizkitek bizkarrean. Txikitzeko asmoan asita, to, errukitu egin niñun! Ez nauk uste bezin gaiztoa. Nere il zuten anaiaren andregaiaz oroi– tu niñun: illotzaren ondotik aldegin nai ezik, ne– garrez orduak nola igaro zitun. Oiek ere lagunak izango zituztela... Aiek errukitu zaizkidaken, eta barkatu egin nieken. Nerea egin nunean, bi ziz– punak artuta, jauzi batean txaran ezkutatu ni– ñun. Ez nizkin il nai, oiek ere kristauak izango dituk noski-eta; neroni arraisku txarrean jartze– rik ere ez. Orain, agidanean, oien bizitzak nere esku zeudek. Ja, ja, jai! Algara luze bat egin ondoren, bi atzapar aundi aiek sartu omen zizkin lengo su zarreko tximini-barrunbera, eta, ezker ta eskubi bi ziz– punak artuz, alkateari eskeñi ornen zizkioken. - Torizkik! Oengatik ezeren okerrik bale– torkit, kontu eman gero gure lagun izateak lax– ter bukatuko dirala. Txitoarena egingo nikek! Orduantxe sukaldera sartu ornen uan andrea, eta pozez esan ornen zioken alkateari: - Braman, eraman traste zar oiek ortik, tximini-pe ortan enbarazu besterik ez dute egi– ten-eta. Lan gaiztoren bat egin digu orain ere onek! - Ez, etxeko imdre! Ederki astindu ditu;

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz