BCCCAP00000000000000000001805

asko azaldu! Oiek arraisku txarrean ikusitakoan samurtu zaik biotz orí? Guri, berriz, itzetik or– tzera legez fuera gabiltzala? Zuek bakarrik bizi bear al dezute? Iñuzenteak iltzera bai; ortara– koxe ekarri dituzute oiek? Joan zaneko guda madarikatuaren ondorenak! Kanpotik datozenak, kukuak dituk oiek; ezin mantendurik ari geran txantxangorriak, berriz, euskaldunok. - Ori dek etorria, motel! Uste nin ez in– tzala ixilduko! - Aspaldi ontan trinko ta korapillatua edu– ki detan biotz onek, min baizeukak, min! Nik bear autenean, ez aiz egundo azaltzen; beste oiek, berriz, semeak ama bezela samurtu aute. Olako lagunak zeuzkat nik! - Barkatu, barkatu! Gorriak ikusia aizela bazekiat. Baña oraingo au lan txarra egin dek, adiskide! Zein dan balekite, gaur bertan ilko iñuteke. Lege-zaitzalleak dituk oiek, lege-zaitza– lleak! . Sukaldea dardaratzerañoko par-algara gozoa egin ondoren, erantzun ornen zioken aitonak: - II? Zerekin? Non dizkitek? Ik eta aiek ez beñipin; izatezkeroz ere, atzetik. Al izan ba– lute, len ere etziteken aukera txarra. Urbil asko eduki niotek. Ni aurrean ikusi orduko, olloak azeriaren ondoan bezela, nora jo ta zer egin ez dakitela geratu ez dituk bada? Ai, zer lege-zai– tzalleak, esku-utsik dijoan baten aurrean armak botatzen dituztenak! Oiek al dituk erren lege– -zaitzalle maiteak? Berak zeudek aiek, berak larri asko! Ez nikek aien !arruan egon nai. Baña, nola antz eman diok ni naizela? 52

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz