BCCCAP00000000000000000001805

rrotoa ez ordea. Aurrez-aurre ezin zutenak, atze– tik egin bear lana. Ama ezin salbaturik dabillen seme batí, iretarrak eskeñi zioten laguntza dek orí. Olakoak zerate gudazaleak: berezko billau– ak! Basa-pizti gaiztoenak ez dik olako biotzik! Ama jetxi nuneko, ukullora urbil niñun; ba– ña beranduegi: goi-beak jota, labe gori bat bes– terik ez uan ura. Enborrak pillatuta garretan eta aragi-erre-usaia. Ortatik bizi bear duan baten– tzat, zer dan badakik orí? Ez ire ontzako urreak eduki banitu. Ni ikusi niñutenean, azaldu itun su-emantzalleen igasi joan ziran nere anai-arreba gazteagoak. Ez nioteken gutxi poztu, il ta sutara boteak ote ziran bildurrak artu nioken-ta. Igesi joan ziranari eskerrak, motel; bestela etzekit orí ere nola etzuten egingo. Sei egunen buruko, ama gaxoa gorputz uan. Talare xar ortan utzi zin mundua. Orixe uan guda madarikatu aren sa– ria ! Armak utzi ta gero, onda adi! Basoko puskik onenak batata, mando zar batek aña lan egiñaz, noizbait jaso genin etxea. Aterpea bagenin. Bear-bearreneko puskak palta ordea oraindik. Ez zer jantzirik, ez oirik. Uku– llua, berriz, uts. Zer egin? Nora jo? Errukizko itz bat ere ez nioken iñori entzun. Ardit bat bakarrik iñork etzidaken eskeñi. Auzoak ere, ni bezela txurietakoak, beren buruekin zeukateken lanik asko, irabazle ziñazten oiek emandako zer– ga ta multak ezin ordaindurik. Arreba ta andre gaztea etxean utzita, kontrabandorako bidea artu genin bi anaiok. Poliki moldatzen asi giñanean, ire lagun maite oiek il zidateken anaia. Nun en– billen orduan? Ez intzan gure etxe alde ontara 51

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz