BCCCAP00000000000000000001805

- Ez, maitea, ez! Lo egin nai det, presa– ka gañera! Gaberdian paseak gera onuzkero-ta. Pakean oieratu ornen uan gizona; emaztea ez, ordea. Bi rnakilla luze eskuan zitula ikusi baizuan bere gizona etxeko sarreran, bai aguro asko nun ezkutatu zituan billatu ta zer ziran ikusi ere: karabineroen bi zizpunak, orduko pu– sillak. Andre gaxoa izutu ornen uan; etxeko pa– kearen ajola aundi gabe, bere senar trakets arek lan txarren bat egin zualako, bi karabineroak il zitulakoan baizegon. Baña ez ikusia egin ta bi zizpunak bere lekuan utzi zizkin; zer edo zer laxter azalduko zala, bai, ta orduan itz egingo zuala. Urrengo arratsaldean auzoko sagar-jotzea zi– teken gure tolarean. Ortxe erdi joan zutela, Al– tza'ko alkateak etorrita deitu ornen zin. Iñor ez uan arritu; aitona ere ez izutu. Oso alkarren lagun baiziran, eta gutxi gora-bera baizekin zer– tara zetorren. Biak sukaldera sartu ziranean, irri– par gozo atsegiñez galdetu ornen zioken aito– nak: - Arrainean, alkatea! Ez dauzkak sudur rnakalak! Nondik nora antz eman diok nere lana dala orí? - Bejondeikela, motel! Aztia al augu? Zer– tara natorren esan baño len asrnatu? - Ez nekiken no entiendo'ko oiek orren– beste maite ituanik! - Lege-zapaltzalleen etsaiak dirala, baze– kiat ori, eta i ere geienean zapaltzalle aizela etzeok ukatzerik! Alkatearen itz auek rnin eman zioteken ai- 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz