BCCCAP00000000000000000001805

neroak ezkutatzeko betik utzi gabe, agindu zi– daken: - Oa lenbailen, Joxe, eta tabako kaxkar aiek ipurditik atera ta leizean bera bota itzik! Beretzat aldatutako amabi tabako zikiñenga– tik alako estuasunak bazitun aita zanak, kontra– bandoarekin arrapatutako beste gizajo ari zer etzioteken egingo? Ura ere indartsua izaki nunbait, eta, sekulako burruka-saioa egin ondoren, iges egin zieken; baña atzetik sutu zioteken, eta, al zuan bezela, bizirik iritxi uan etxeraño. Bi egun konturik gabe iraunta, il uan ogei ta lau urteko mutil gaztea. Ordurarte iñork negarrez ikusi etzun gizo– nak, bere anai illotzaren aurrean ume batek be– zela negar egiten omen zin. Ordu artan bere on– doan ez arkituaren damurik, bizitza-bizitz ez ornen zaioken joan. Anaiarekin batean an izate– ra, bi karabineroak bertan txikituko omen ziz– kin. Ez uan ortan geratu: bi karabinero aiek arrapatzeko egokierarik izaten bazun, garbituko zitula ziña egin ornen zin. Nere aita zana, amar bat urteko mutilla; iñun karabinerorik ikusten bazuan abisatzeko beste agindurik ez ornen zioken eman aitonak. Karabinero oek Altza'ko alkatearen lagunak itun. Gaiztoz ezagunak biak. Jakiña, no entien– do'koak. Gure etxe-inguru oetan barrena, Erren– deri'ko mendi-bideak gora, .lasai-lasai Goizueta alderaño . iñoizka joaten ziranak. Aitonak baze– kiken gutxi gora-bera aien atzera-aurreren be– rri. Ni;m itxogin ta nun craso, ondo ikasia eu– kiko zin. 47

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz