BCCCAP00000000000000000001805

poca fuerza, mutur beltza. Bere anai-arrebarik geíenak ezkonduta etxetik aldegin ondoren, aitonak asko maite zuan anairik gazteena. Bere ondoan bizi ornen uan oraindik. Argiaren orduak baserri-lanean igarota, gau asko– tan, txanpon zikin batzuk irabazteko pozez, Gaizkibel atzeraño joaten ornen itun kontraban– dora. Kaja zarrak bizkarrean zituztela, andik As– tigarraga alderaño gero. Lekutan zegok Gaizki– bel atzetik Astigarraga; aldapa ederrik ere bai bitartean. Geieneko jota ere, bost edo sei sos zorritsu irabazteko. Bi anaiak, hatera ibiltzen ornen itun geienetan. Bein, ordea, aitona etxean geratu ta anai gaztea bakarrik atera ornen uan. Ura ere laxter ezkontzeko asmotan ornen zebi– lleken, ta pezta batzuk egin nai. Arrats gaiztoa uan oso, eta gutxiena uste zuan lekuan arrapatu ziteken gizajoa. Kontrabandoak orduan zigor izu– garria zin, larrutzen baizuten bat. Ongi gogoan zeukat oraindik. Aitarekin so– roan ari nintzan batean, au ere zigarro-erretzalle arnorratua baizan, etxe azpian barrena bi kara– binero pasa ituan. Arkaitz-utsune batean arnabi tabako-landare aldatuak zeuden ondo-ondotik. Bakoitzak bere barrutian, beretzako aña egiteko ere, etzeukaken eskubiderik. Arto-sallaren erdian utsune bat utziz, an aldatzen zizkiteken askotan; artoa azitzen zanean ez baizan tabakorik ik.usten. Gaur egunean ere lege zuzenik bazeukagu, baña legeak ituan aiek ere. Aitaren bildurra ez uan nolanaikoa. Karabi- 46

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz