BCCCAP00000000000000000001805
Zedorri zatoz nerera! Jainko maitea, ongi etorri! Ordu larri onen zai negon aspaldian! Elizakoak artu zizkin, eta goiz aldera, ondo– eza eginta, gorputz geratu uan. Bere il-kaxan kandelen erdian il-otza zegola ere, errespetoz begiratzen zioteken auzoak ari. Sinismentsua uan oso; eraman aundiko gizona gañera. Jaio ta il arte bere bizi-modua atera zuan etxetik, eraman ziteken betiko. Ez nin bereala– koan etsi. Su-ondoko aulki artan noiz exeriko beti zai, baña ez uan etorri. Betikorik ez baigera iñor. Bere sasoiean, aiton au bilduko zuan kristau– rik ez ornen uan inguru ontan guzian. Ona bai, baña azio txarrik ez egin ari. Lenbiziko txuri ta beltzen gudatean, gorriak ikusitako gizona uan au ere, gizajoa. Urteetan etxea besteren mende. Gudate artan etxea erre eta aziendak ere, ziran aleak, bertan kiskali zaiz– kaken. Etxea jaso ondoren, zorrak ordaindu bear, eta aziendak ere bear, bazeukateken galtzak bete lan. Etxeko lanaz gañera, kontrabandora jo bear. Apizio gaitza baizun orduan kontrabandorako jendeak. Karabineroak, berriz, etsairik gaiztoenak. Oien errañurik ere etziteken ikusi nai izaten etxe inguruan. Gure txikitan ez genin emen erderik aditzen; alare, karabineroak inguruan zirala ja– kitean, amaika bider kantatu genizkin, norbaitek erakutsita, onoko bertso txar oek: Carabinero, poco dinero, 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz