BCCCAP00000000000000000001805
- Goazen etxera! Biar ere iabalduko al dik eguna! Arri-gain batean legortzen zeuzkan tabako– orriak sorta batean artuz, etxera joaten giñun. Kupelategira zuzenean; an, kupelaren gañean zegon basotik, bi edo iru basokada edango zizkin, eta bapo gure aitona. Nai ta nai ez laxter utzi bearko zitula jakinki eta ezin etsi ala ere. Nor– bera jaio ta bizi ta ibilli dun lurrari maitasuna artzen baizaio. Ura zan gizon-puska, luze ta zabala, gilbo– rrik gabeko serall ta tentea. Oraindik ere, bere ille txuriaren gañetik, txapela, aurrera ixurian; igeltsuzko pipa txuri bat ezpañetan; txapiñen ga– ñetik, ardi-larruzko abarka aundi batzuk; eta blusa motz bat soñean, bere besoak dilindan eragiñan zitula, zartuta ere gizon gozoa uan ura. Nere burua añako atzaparrak bazizkin arek. Aita zana ere gizon polita uan; aitonaren alderatze– korik ere ez ordea. Aren bularreraño ez niñun, berriz, ni. Semeak aundiagoak ditutenari eske– rrak; beti ttikitzen-ttikitzen, azkeneraño aituko ote giñan bildurrak artu nioken, motel! Arrats batean, gizarajoa su ondoan, billoba– txoen ondoan artoa aletuz, kontu-kontari ari zala, min txuria egin ta oieratu ziteken. Sendagillearen aginduz, biotzekoa zula-ta arrats artan bertan artu zizkin elizakoak. Apaiza Jaunarekin etorri zanean, argi xamar oraindik aitona; ez uan asko izutu eta biotz-ba– rrendik itz oek atera zitzaizkioken: Len ni joaten nintzan zure etxera; gaur 44
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz