BCCCAP00000000000000000001805

sutu ta lasaí, ke jario, an egongo uan nere jolaseí begíra. Ni, berríz, txakur txiki baten antzera, erdi larru bixirik laxterka ta iraulka, zaldaleak irabaz– ten an ibiltzen niñun bere inguruan, batean jetxi, bestean igo; etzaidaken neri arnasik berotzen. Pipakada bukatzen zunean, esku zabalaren gañean kolpe batzuk emanaz, garbitu ta sartuko zin berriz ere txapelapean pipa, eta bere ondora deituko nioken. - Onuzkero jolasean aspertu aiz, Joxe, eta ator onera! Ni bere belaunen gañean artuta, balara ba– tean pentsakizunez ixil-ixilik mendi aldera begira jardungo zin; gero ala esango zidaken: - Ikusten al dituk mendi-egal auek, zeñen eder ta ezeak dauden? Orko zugatz-aukera? Oiek danak nereak dituk oraindik, eta, Jainkoak nai badu, iretzat geratuko dituk gero. Nereak diralako ere maite itzik, nik maite ditudan be– zela. Orko barrutirik kaskarrena ere ez dek saldu bear gero! Dirua bereala joango zaik, baña ori betikoa dek. Gero, xoxo, birigarro, kuku, txori ta kilke– rren kantu-zalaparta entzunik: - Zerua leku ona izango dek, baña ai, mundua ere ez dek bada txar-txarra! Beti sasoi– koa izatezkeroz, iñork ez likek emendik joan naiko. Zartu ta auldu egiten ordea. Orduan zer– tarako aute munduan? Luzaro pentsakizunez, norbaitekin izketan ari balitz bezela, ixiUxilik egon ondoren, bat-batera zutituko uan, ta: 43

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz