BCCCAP00000000000000000001805
Askotan entzun nizkioken itz auek. Sinismen aundikoa baizan. Anka ankari eziñik, eta alare egunero ate– ratzen uan, eta ni bear beti bere ondoan. Xarraka-xarraka bere blusa motz ura jantzi ta, bi eskuak ipur gañean jarririk, barrutiko bazter guziak aztertzen zizkin. Nere gurasoak lanean ari ziran lekura joango uan. Aiekin itz aspertu bat egin ondoren, aurrera berriz ere. Beko txoko artan aritz luze ta mardul bat bauan; bere ura artzaren beso luze aiekin neurtu gabeko onik etzin izaten. - Egi ontan etzeok olako zugaitzik. Onek daukan ostaje ta itxurarekin, orain arteko mar– kak autsiko dizkik! -esan ta konten gizona. Patar artan gora, erbia bezin arin ateratzen niñun ni; ura, berriz, eziñean gizajoa. Geiegi zamatutako tren-makiña zirudiken, aldapak gora ezin igorik, arnaska. Askotan esan zidaken: - Ai, billobatxo! Ez nauk ezertarako gauza! Pipiak jota niok! Au izango dek noski nere azken ateera. Ai, umetxo! Ire urteak baneuzka! I argira, ni illunbera! Zer egingo diegu, bada? Ire urteak izan nizkin nik ere eta... Exkaxagoak badituk; amaika gazteagok aurrea artu zidatek! Baña urrengo arratsaldean ere betiko ateera. Muño baten gañean exeriko uan, eta arnasa lasaitu arte, igeltsuzko pipa txapelapetik atera; toxa ere, geienean, berak erein ta landutako ta– bakoz hetea edukitzen baizun. Beatz aundiarekin zanpaka-zanpaka beteko zin pipa. Toxa gorde eta dunda, bigarren edo irugarren kolperako, piztuko zin. Aize piska bat eman ondoren, pipa 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz