BCCCAP00000000000000000001805

L AITONA Nere aiton zana, arixe Jainkoak zerua diola, ezin nezakek ixilik utzi. Salbador zin izena. Zazpi urte nituneko il uan nere aitona, eta artaz nola oroitzen naizen ni oraindik! Nere begien aurrean ikusiko banu bezelaxe! Ainbeste maite al nin, izan ere. Nete gurasoak lan egin bearra zeukate– ken, ta, jakiña, seme-alaben eder egiterik ez asko– tan. Amari lanean ez galeraztearren, beraizik eramaten bainiñun aitonak, nere ordurik geiene– tan beñepin aitonarekin nizkin jolasak. Ura uan gizon-puska! Ortxe-ortxe ni alako bi bai. Aundia ezik, ona ere bauan. Bere belau– nen gañean exerita, makiñatxo bat ipui gozo entzuna niok. Lanerako ez uan gauza, zartua bai– zan ordurako. Ainbeste urtean berak laiatu ta landu zitun lurrak ikustea, oso gogozkoa zin be– rriz. - Lur maite onek emandako irabaziz, seme– alabak aurrera atera dizkit; eta orko neke ta izer– diaren sariz, Jainkoak bere ondora artuko niok aurki. 41

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz