BCCCAP00000000000000000001805
Ainbeste urteren buruan, bukatu uan guda odoltsu ura ere. Nik ezer gutxi supritu nin, ume bainintzan oraindik; baña nere guraso maiteak gorriak ikusiak itun. Ainbeste urtean etxea jende arrotzez hetea, nai zutena jan ta egiteko eskubi– dea zutenak, besteren gauzen jabeak. la sortzen zuten guzia besterentzako. Etxea bete ume, aziendak erdiak bederen kenduak. Etxe zikiña, purrakatua, berri-berritik asi bearra. Lau urte aietan, len egiña jan, berririk egin ez, doi-doi bizi zirala; besterik ez. Errex zioken burua jasotzen! Seme-alabei dote ona emateko alibio ederra! Bazter guziak ondatu; zelaiak urteetan ongarritu gabeak; alkarren go– rrotoa azi; gauzak zuzendu bearrean, okertu ... Gudaren ondorenak! Lenengo, etxea kiskali. Be– rritu ta burua jasotzen asi ziran orduko, beste erasoa. Buru egiten zutenak, berriz, jolas baten bukaeran bezela, alkar artu ziteken. Aiek, ge– ienak beñipin bizirik atera ziranak, beren gra– duakin ta beren lekuetan geratu itun. Bitartean, mendeko jende arloteen negarrak, nork txuka– tuko zizkin? Gudako umezurtz ta alargun gai– xoei, nork lagunduko zieken? Ixillean negar egin bear, errukarri maiteak; eta, biziko bazi– ran, gizonen itxaropen aundirik gabe, lanari lotu bear berriro, urrengo erasora arte. Gudazaleak, berriz, lengo lekuetan, erria odolustu ondoren, sekula bezin aundi eta abe– rats, beste guda baten moldaketan. Oientzat etzegok zigorrik. Txikiaren bizkar, aundiak jolas. Euskalerria, berriz, guda bakoitzeko kate-malla bat estuago. 39
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz