BCCCAP00000000000000000001805

eder bat bazin aita zanak. Oraindik ere zokoren batean or izan bear dik nunbait. Olako arrats batean kutxatik ostu zioteken. Ura galdutako aitaren pena! Biurtzen zionari bost duroko eder bat agindu zioken. Garai aietan bost duro diru aundia uan. Ostu zuenak, damututa noski, mai– ran oregiñan ari zan illunabar batean, oretara bo– ta zioken amari, jende artetik, ixilka, bost duro– korik eskatu gabe. Oietan ere, alkar iltzen zeken– duak egon arren, kristau biotza zutenak izaki oraindik. Olaxe bizi giñun, eta geienon pake-naia ez uan nolanaikoa. Ainbeste ekin-alditan gure txoko maite ta aurreko mendi legor oiek ezin artua, min zi– teken beltzak; eta azken orduan, guda bukatu aurretik, beren azio txarra egin nai ziguteken. Nondik edo andik kañoi koskor bat sortu zi– teken. Altza-gaiñ ortan jarrita, amaika saio egiña ornen uan; baña ale bat bakarrik ez ornen zin San Markos gañeraño iritxi. Alperrik ari zirala etsitakoan, beste demoniñozko asmo bat artu ziteken: inguruko baserriak erraustea. Iru urteko ume mukizua nintzalarik, gudaren bukaera aurki zala-ta gure txoko ontan jendea alai ta pozik zebillen batean, zanpetako gaitzak bazirala nunbait eta zer ote zan ikusi-mukusin, bazkaltzen ari giñan lekutik atera giñun, eta bidez be-aldetik aurre ortantxe bertan zegon ba– serri kaskar bat errausten ari itun. Ataño, ire izena zeukaken baserri kaskar arek ere. Oso tira-bíde erosoan baizeukaten, bereala goi-beak jo erazi ta kiskali ziteken. Orain berriro arte bere orma zar batzuk txutik iraun ditek. Amai- 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz