BCCCAP00000000000000000001805

biltzeko betik artu gabe, irrintzik¡¡. igo ziranak, aldapan bera itxumustuan eta larri sartu ornen itun Donosti xarrera, San Markos gañean zeuka– ten amaiketakoaz aztuta. Orduko balak ere sartu egiten baiziran. Etxe-azpi aldetik, arkaitz txiki gain ontan, txabal-une bat badek, kanaleko goiko txabala deritzana. Bala galduren batek jota, or geratu uan rnikelete bat, txulo txiki hatera erorita, ezin joanik, il zori. Ark ere, bere erioan, adierazi nairik noski bere egoera triste ura, iñoizka sututzen ornen zizkin tiroren batzuk. Batek beñipin, sukaldeko leioko markoa zulatuta, bataiotik ekarri ta orain– dik amandrearen besoetan nengola, oni bularrean arrarnaxka bat egiñik, nere burua joko ez joko igaro ta aurreko orrnan ziplatuta geratu ornen uan bala. Zenbaitek añakoa izan banu, garbitzen nau bertan. Tiroan ia bi txori. Gaur oraindik bala-zulo ura an zegok leioan. Izutuak geratu ornen itun danak. Aita zanak esan ere bai orduan: - Ai, seme, seme! Odolezko bataioa ere ez uan urruti! Neri ezik, iri ere gudateak ez ditek on aundirik ekarriko! Etzin gezurra esan. Gudate oien zipriztiñak ederki asko igurtzi niotek geroztik. Nere sarnin– aldietan maíz aski esan ere bai nere buruari: - Obe uan orduan bala txar arek il baiñu ! J ainkoaren aingeru, onenbeste neke gabe biziko intzan betiko zorionean; eta orain nola bukatuko dekan ez jakinki gañera. . Nere bataioko bazkari-legea egitera ziaziken.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz