BCCCAP00000000000000000001805

pixarrak kentzeko pozez zebiltzanak, etziteken aitzeki txarra izan, armiarmak eulia bezela be– tiko lotuta uzteko. Larru garrían bizi gaituk ge– roztik. Etxea gudariz hetea zegola etorri niñun ni mundura. Orrengatik, etzekit etxean edo kan– poan jaio nintzan. Gudari biotz-gogortu aien ar– tean ez baizan atsegin izango. Nere aitajaun zanak zenbat aldiz etzidan kon– tatu nere bataiorakoan gertatu zitzaiena. Beltzak, Donosti, Altza-gain ta Errenderi'ko inguru ori guzia beren esku zeukateken. San Markos ta Txoritokieta, aurreko bi mendi legor oiek, be– rriz, txurien mende zeudeken. Gure baserri in– guru oetan iskanbilla larrian ibiltzen itun goi– koak eta bekoak alkarrekin. ltxasoa arkaitzari zaplaka aritzen dan bezelaxe, bi suren erdian baizegon gure etxea. Orduan ere erasotzera ze– tozen beltzakin topo egin ornen ziteken bidean. Aieiri lekua uzteko baztertu ziranean, aien buru egiten zuan mikelete bibote-aundi batek, pia– kaitz xarnar, zorrotz galdetu ornen zioteken: - Zer daramazute or? Aiek, berriz, Ama Birjiñak Erodesen solda- ruei bezela: - Aurra, jauna -erantzun ornen zioteken. Mikeleteak etzieken sinistuko noski: - Ikustagun! Ikustagun! Eta, ni ikustera joan zanean, etzekit zer ar– pegi jarriko nuan. Amandreari begiratuz eta erd.i parrez, ala esan ornen zioken: - Dagoneko, karlista amorratua dezute au. Bere begi itsuakin, usaira ezagutu nau, ez nai- 32

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz