BCCCAP00000000000000000001805

eta buruauste aundirik gabe, jaso ta jaso ari izan dituk nekazariaren izerditik aberatsak. Etxe– -konpontze guzia, maizterraren bizkar. Etxea salgai jarri gero; len ere ederki kobratua zeukak bere balioa. Gudatean, lanerako iñor gutxi giñun; baña negu-partean ez genizkin nolanaiko lanak egin. Aitzondo'ko Joxe Martin, goian bego, orain– dik sasoiko gizona -ezbear batek eraman zin mundu ontatik-, oso langille artetsua uan. Arek lagunduz, dotore jarri genin etxe-barrua. Bi sukalde zituna, zarra bota; bi ukullo zituna, bateratu. Bi bizitzak berexten zitun erdiko arma lodi ortan, amar zulo egin ta antolatu genizkin beien ganbelak; eta bi bizitzetan bizi giñanak, danak hatera pasa ta ukulloa bestera. Jainkoak bestek etzekik, guk an zer lanak egin genitun. Nai ta nai ez egin bearra baizegon. Aren ba– rruan, bestela, ez baizioken bizitzerik ere. Gudate ondorean, ordea, dirua lur jota ge– ratu uan. Nagusiak, berriz, Prantzian bizi bai– zan, etzeukaken baserri oekin negoziorik, eta danak subastan ateratzea pentsatu zin. Ortara– ko, zenbatean jarri bear zuten, ikusleak etorri itun. Ain etxe ederra ikusi zutenean, txoraturik geratu itun. Erosi nai bagendun, gu giñala le– nengoak, eta lareun millatik goragoko eskeñia egin ziguteken. Guk ez genieken erdirik ere eskeñi. Etxeko aurrerapen guzia gurea zala, guk egi– ña; ez bazan eroriko, nai ta nai ez berritu bea– rrean arkitu giñala esan genionean: - Etxea nerea da, eta nere etxean eginda- 28

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz