BCCCAP00000000000000000001805

zenbat alegin etzuten egin triste negon au poztera! Ni bezelaxe itxuraz alai, beren biotzak minbera: igaz mai-buru egin zun aita aurten palta gendun bera. Berritutako etxe bikaña, sukalde argi txukuna, illoba txiki alaien salla goxo laztantzen zaituna; baña xar ura palta da ortik, or dago bere utsuna, mundu onetan beste iñortxok ongi beteko ez duna. Nere abotsa entzun orduko ezpañetan irriparra, nun edo andik azalduko zan atarira aita xarra: «Ator, Bixente, ator aurrera! » aren eskeñi biarra, biotz xar artan etzan oraindik auldu maitasun-indarra. «Bazkal-ordua urruti zegok, artzak zerbait bixigarri! » Batí agindu, bestea deitu, eraman eta ekarri; gero patxaran nere ondoan beraren aulkian jarri, urte guziko gertakizunak kontatu biar alkarri. 273

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz