BCCCAP00000000000000000001805

lasai zegon aitona. Bataio ezkero erori gabeko– entzat egin bazun Jainkoak zerua, alperrik egin zun; itxi lezake. Andik Donosti'ko klinika hatera ekarri zu– ten, obe-bearrez, baña alperrik; an ere gero ta aulago zijoala bere buruari igerririk, ala eskatu zuan: - Emen gaizki naukazute! Eraman nazazu– te etxera, artu nuan lekuan utzi dezadan bizia! Etxera ekarri ta andik egun gutxiren burura, Ilbeltzaren ogei ta zazpian, jaio ta larogei ta lau urtean bizi izan zan baserri maitean, seme batzuak ondoan zitula, eman zuan azken amasa. Jendetza izugarria lagun zuala, geiago etorrera– rik izango etzun lekura eraman gendun. Txan– txangorri kantaria ixildu zan betiko. Urrengo Madalenetan seme batek bere jaio– tetxean arkitu zun utsunari jarri zizkion ber– tsoak, ongi datoz lan onen bukaerako: 272 Oitu bezela erriko jaitan igo nintzan baserrira, txikitan alai eduki niñun oroitz goxoen kabira; sartu orduko biotza illun, malko ixillak begira, maitagarri bat palta dalako gauzak aldatu baitira. Biotz xamurrez artu niñuten anaiak beren artera,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz