BCCCAP00000000000000000001805

ta gora; baserrian baserritarrak egiten zuan au– rrerapen guzia nagusiarentzat baizan. Orra ne– kazariaren izerdia: mando batek aña lan eginta bizi zala, jan, jantzi ta aterpea bazula, gaur bezin beartsu biar. Len zeukana, kolperik jo gabe azi ta azi; etzeukana, berriz, ito ez besteak egin ta beñere gorakorik ez. Bideren bat egiten bazuan, na– gusiarena uan; luberriren bat ateratzen bazuan, nagusiarena uan; zugaitzen batzuk aldatzen ba– zitun, berdin. Auek danak egiñagatik, etxetik bialtzeko beldurrak, beti erregaliren batzukin, loxintxaz, agurka, buru-makurka, nagusiaren eder nola egin ezin asmatuz. Gaur arte, olaxe zapalduak bizi izan gaituk nekazariok. Izaia beti gure odolak edaten. Gure baserri xar au beñepin, ez dek orain– txekoa izango. Diotenez, San Inazio Paris'tik etxera etorri zanean, emen artu ornen zin atse– den. Errenderi'ko Galtzara-borda'tik Bordaxar'– era, ernendik Konkorrene'ra, ez uan bide laxter erosoa. Berak jakingo zin zergatik egin zun orí. Gure abizeneko lengo zarrak noiz sartu ziran ernen, ziur esateko etzekit nik. Udaletxean ja– kingo ditek noski. Goiko arrobi aundi orí indarrez kendu zi– gutenean, orko garbitasunak egitera joan zan batean, ala esan ornen zioteken semeari: - Etzerate oraintxe-oraintxe sartuak etxe ortara zuek! Zuen berreun urtez gorako arras– tuak bazeudek emen! Berreun urte oetan, zentimorik bota gabe 27

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz