BCCCAP00000000000000000001805
Zutik así nintzan ezkero, eraso nioken la– nari, eta zutik nabillen arte etziot utziko. Olaxe, nere maiteen erdian, leku askotatik igasi, erdaldun jendea besterik ez baidit billa– tzen, iritxi nak larogei ta iru urtetaraño. Osasun ona zeukat oraindik. Azkeneko urte ale auek bezelakorik ez dit egundo igaro. Naigabe bat zeramat: gure negar, oñaze ta odolaren saria iku– si gabe joan bearra mundutik. Bestean emango al ziguk Jainkoak! Gaur arte olaxe joan dituk nere urteak. Onuzkero ez gaitzik Jainkoak luzaroan edukiko. Ordu onean datorrela, bada, aldegiteko deia; beste gudate bat ikusi baño askoz naiago dit– -eta. Orra oroitzen naízen nere bízitzako gora-be– raren batzuen lardaska. Muturrik billatzen ba– díok, ik jakingo dek nondik así ta bukatu. - Nik ez det ezer askorik egingo noski; baño liburu-egille on batek aterako lioke bere mamía. Eskerrik asko, Joxe, ta urte askotarako osasuna eman deizula Jainkoak! - Berdín, Ataño, eta agur! Gauza dan arte, emen ibilliko dek kantarí txantxangorri kantaria. Sega bizkarrean, txistuka euskal aire bat joaz, an jetxi zan, ordurako illunak mendean zeukan bere baserri xarrera. 268
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz