BCCCAP00000000000000000001805

braturik. Azkenerako, etzala gurea esanta biali nioteken. Baserritar jendeak, geienetan, erriko apaizen batengana jotzen dik aolku billa. Nik etsi nuan ezkero, semea joan uan, gaur dagon bikario orrengana. Gauzen berri jakin zunean, ala esan zioken: - Nik ez dakit lege oien berri, baña nere abogadua Donostia'n daukat. Atoz olako egun ta ordurako, ta itzegingo degu. Esan bezela egin zin. Paperak ikusi zitu– nean, buruari eragiñaz, ala esan zioken: - Bi oek aski dituzu; beste oiek ateratzen, alper-alperrik nekatu zera. - Lenengo joan zanean, oiek eraman zitun nere aitak. - Gauz bat dago emen garbi: Junta de obras'ek dirua jarria daukala. Sos pixar oien atzetik ez dabil. Bitarteko oiek jarri zaizkizu erdian. - Olako egunetarako ez badezute ordain– tzen, auzitara deituko zaituztet! -esan zieken bitarteko oieiri. Bai txuxen asko ordaindu ere. Neregatik danak galduko itun; nik ez nin auzitara joko. Beartsueri, zenbat orrelako ez ote zizkiotek egiten? Joanak joan, noizbait artu genin betiko martxa. Iru seme gazteenak ere ezkondu itun. Ogei ta amalau urteren buruan sartu uan ema– kume berria gurean. Billobak ere asi dituk uga– ritzen. Iru senditako aita bezela, nai detanean beñepin, emen nebillek ara ta onera. 267

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz