BCCCAP00000000000000000001805
molle berriak egin ta lekuak azitzeko asmoan asi itun. Orretarako, arria bear ziteken; ez nolanai ga– ñera. Laxter asi itun, jabearen berri ta baime– nik gabe, gure arkaitz alde au neurtzen. Deitu nioteken bein, ta arrobi zakar aundi ura aiek bear zutela esan zidateken. Ogei milla metro inguru xamar izango uan noski. Nik ez nin orrelakorik nai, baña aiek agintzen ornen ziteken; ta ordain-neurria ere berak jarri zidate– ken: iru pezta ta erdi metroko. Neretzat lapurreta aundi bat uan; baña erriaren onerako zala egin bear zuten lana, eta, nai banuan edo ezpanuan, indarrean jabetuko zi– rala esan zidateken. Ez neukala ukatzeko asmorik esan nieken, erriaren onerako bazan. Aiek ainbeste edo geia- . go maite nuala nik erria; baño ia zergatik bear– tsu gizarajo batek zeukan olako lanetan dana galdu bearra; ia zergatik berak ere etzidaten gei– xeago ordaindu bear; ez giñala gu ere auke– ran bizi-ta. Etzidateken erantzun; ezta begiratu ere. Alanbre lodi bat jarri ziteken arrobitik kai ondora, eta eraso zioteken lanari. Kobratzeko asmoan joan niñun bear zan le– kura. Beirok: paper aiek etzirala aski. Beste pa– per batzuek ere eraman nizkin, eta betiko leloa: etzirala aski. Urteetan olaxe ibilli niñun. Aiek, gure arrobi zanetik eraman eta era– man, nai ziteken aña arri; eta gu, aiek ordain– tzat jarri zizkiguteken txanpon pixarrak ezin ko- 266
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz