BCCCAP00000000000000000001805
gaizto bat bazeukateken: neri beti erderaz egin bearra; nik deus ere ez baidakit erderaz. Beti tripa jaten ateratzen niñun andik. Azkenean, besteren diru-eske zijoakien la– pur bat bezela artu nioteken: zaunkaka. Aien muturjea ikusita, izua ematen zidaken, gizona. Beti desairea, beti purrustada; biotz onekorik ez uan azaltzen aurrera. Umore txarrean jetxi nintzan batean, amar duroko txar arengatik berdin izango nintzala, bai, ta ez nuala geiago an ankarik jarriko esanta aldegin nin. Orren billa ibilliko itun noski. Egin bearren bat banin udaletxean eta txu– xen ara joan niñun. Eskalleretan gota ninjoala, an topo egin nin Alberto bertako konserjearen alabarekin. Adiskide aundietakoa nin Alberto jauna, eta onekin bizi zan alaba ere bai. Eta, ain asarre ikusi niñunean, esan zidaken erdi pa– rrez, beti bezela: - Asarre zabiltz, Joxe! - Asarre? Ez daukat arrazoi-paltik ere! -erantzun nioken. - Zer dala-ta? Esan nioken aspaldi aietan nola nebilkiten eta zer asmo artu nuan. - Ori ere bai? -erantzun zidaken-. Utzi <lana nere esku! Bear dan egunean eta bear dan orduan an edukiko naute! Ez didate neri zaun– karik egingo! Zu, nai dezunean, onuntz etorri, bai, ta emen edukiko dezu zure amar durokoa. Ez ote dabiltza, zu biali ta berak jasotzeko as– moan? Batere eskatu gabe, bere borondatez orí es- 264
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz