BCCCAP00000000000000000001805
zizkiteken beren txondorrak; ikatza ere bai, ja– kiña, eta mandoz Antxo aldera atera gero. Po– lliki-polliki, arian-arian, tokirik erosoenak jan zituztenean, garbitu ziteken txokon orí <lana. Errexenak ebaki eta akitu zituztenean, beste nonbaitera joan itun ortik. Aurreko egal oiek danak, nere gaztearoan ikaztu zizkiteken. Ametz ederrik bauan ortxe. Itzalik etzeukan txokon ortan, esan bearrik etzegok belarra mardul ta ugari etorriko zala. Artzairen batek laxter joko zin begiz txokon babes ordeka xamarra ta ezea zala, artalde batentzako aukerakoa. Lengo txa~ bola xarra aunditu, berritu, ta or moldatu zin bere ta artaldearen lekua, lengo txabol xarrari Borda izena jarriz. Ondoren etorri itun diru-zaleak eta dirua zutenak; negozioko gizonak alegia. Dirua zuten ezkero, lengo borda koskorra aunditu. Dana ber– tako gauza. Etzin karraio ibilli bearrik. Arrí ta zugaitz-paltik ez uan bertan. Iñorenak etziran barrutiak, beretzat artu. Bordaxar izen berria jarri ta bi bizitzetan berexi; bi bizitza kaskar, ondo kaskarrak alare. Orra bi sendiren lekua moldatu. Orduan ere, orain bezela, ezkonduko itun noski, ta gaixoak an sartuko itun maizter. Ne– gozioko gizonak, aien etxe-premia ikusirik, etxe– gintza kosta zitzaion baño errenta aundiagoa ja– rriko zieken, urtero ordaintzekotan; eta lasai an joango uan erri aundiren hatera, maizterren biz– kar bizitzeko asmoan. Urtero-urtero berak jarri zuan alako bi kobratuz, bapo gure aberatsa. Be– rea kobratuz gañera, jarri zun diru pixarra gora 26
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz