BCCCAP00000000000000000001805
etxe au. Ataritik, ate gañean Bordaxar irakurri zuteneko: - Eup! --oiu egin ziteken-. Non abil, La Judas? Nere semearen biraorik gaiztoena La Judas uan. Ori askotan esango zin, eta La Judas'ekin bataiatu ziteken. Semeetakoren bat atera uan kanpora, eta zeñen billa zebiltzan galdetu zio– teken. - Gurekin Zaragoza'n langilleen batalloiean ibillitako Saturnino Zapirain'en billa! Emen bizi dala esan zigutek! Tristetu uan semearen arpegia, eta ala eran– tzun zieken: - Aren billa etorri bazerate, alper biaje ederra egin dezute! - Bordaxarren bizi dala esan zigutek, eta au ez al da Bordaxar? - Bai; au Bordaxar dala, etzeok ukatzerik. Emen bizi zala ere, egi biribilla dek; baña gaur ez dezute emen arkituko! - Zerbait gertatu al zaiok, bada? - Bai; oraintxe illabete batzuk il uan, gi- zajoa! - II? Desgraziren batean edo? - Bai; bere lantegian gasolinaz erreta! Atsekabetuta geratu itun; ez alper biajea egin zutelako, beren laguna il zalako. - Amaika broma egiñak gaituk alkarrekin La Judas esateko oitura zin. Ez genioken bere izenez ere deitzen; beti La Judas. Gizajoa! Arek zeuzkan indarrak eta arek zuan osasuna! Zeñek pentsatu bear zin au? 258
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz