BCCCAP00000000000000000001805
Etziteken mundu ontan suerte aundirik izan; bestean errukituko al zitzaien Jainkoa. Goian beudel Euskaldunik jatorren ta sutsuenetako bat uan au. Askatasun pixar bat nabaitu zanerako, beti lenbizikoetan ibilli zana. Aberri-egun gu– zietara joaten uan, eta genienean oñez. Erriko autitz-garaietan ere, ez uan azkenea ibilliko. Mendigoizale bezela, noiznai ateratzen uan bere lagunakin. Euskalerriko mendiak etzeukateken arentzat ezkuturik; geienak bere oinpean ikusi baizizkin. Guda así zanean, salta uan, armakin edo ar– marik gabe, asiera artan ez uan danentzako iris– ten-eta. Lenengoakin ateta uan emendik. Beti etsaiaren aurrez-aurre Bilbao'ra arte. Etzekigu Bizkai'kó aren berririk; ez uan bere merituak ai– datzen zitun oietakoa-ta. Nai izan ezkero, ikasi gentzakek, bere lagun asko bizi baidituk orain– dik. Ez diegu bearrik ere; aren jenioaren berri jakitea naikoa zaiguk, etzala alperkerian egongo jakiteko. Bizkaia galdu zanean, bere zoramen guzia galdu zin arek ere. Etzeukaken bereak etziran lurrak zaitzera joateko gogorik. Arrapatu ta Zaragoza'ra eraman ziteken, lan– gilleen batalloira. Ango berri ere etzekigu asko; baño, berarekin ibillitako ordiziar batzuak esan– ta, zerbait bazekigu. Nere semeak sukal-txokoan zeudela, igande– arratsalde batean etorri ituan ordiziar batzuk. Amaika lekutan galdera egiñaz, billatu ziteken 257
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz