BCCCAP00000000000000000001805
Egun tristeak itun aietxek guretzat. Aztu zi– tzaiguken zer egunetan bizi giñanik ere. Urte– berri-jaiak oroitu gabe igaro itun. Otorduak ixil ta pentsakizunez beteak egiten genizkin. Joaten giñan bazter danetan beti galdera berdiña: - Zer moduz dago Saturdiño? Nola erantzun jakin ez askotan. Lagunak bazizkin, ez asko, baña bai piñak. Bi arpegiko lagun maltzurrik etzin ikusi nai izaten ondoan. Aiek, geienak, il ta gerora arte etziteken ikasi ere Saturdinoren berri. Guk supritzen genin; ez ordea aren aldera– tzekorik ere. Urteberri-biaramonean, arratsa aren ondoan igaro ziteken bere andregai zunak eta onen aitak. Aiek betiko agurtu itun arengandik, antz eman baizioteken eguerdira etzala iritxiko. Gorakoan sartu itun gure etxera, oso triste ta malkotsu: arrats gaiztoa igaro zula Saturdi– nok, eta, jakiña, aren ondoan oek ere bai. La– nerako abian zan seme batí, ala esan zioteken: - Etzoazela gaur lanera, onuzkero ez bada il ezta urruti ibilliko-ta! Andik bereala, il zala etorri uan abixua. Bere anai, aide ta lagun ale batzuk ondoren zitula, Donosti'ko kanposantura eraman ziteken. Kanposantuko konserje zan Aldanondo jau– nari eskerrak, Ondarreta'n il zituzten bere bi anaiak an zeudeken illobi jakiñean, beren izen ta guzi, urte batzuak len eortziak. Aien ondoan eortzi ziteken au ere. Iru seme il zaizkidak, irurak sasoirik one– nean, irurak desgraziz eta irurak Donostia'n. 256
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz