BCCCAP00000000000000000001805
teken? Nere semea ez uan ain ez jakiña. Orí eta geiago ere bazekiken arek. Etzioken ari iñork nola zegon esan. Senda– gillerik ez uan ausartu; monjarik ain gutxi; ur– teberri-goizean aitortu ta Jauna eman zion pran– tziskotar gazteak ain gutxi. Berak ere etzioken iñori ezer galdetu. Egia jakiteko beldurrak agian? Litekena dek. Seme zarrenak bai, esan zioken, baña ezkutu xamar: - Errea gauza txarra dek, motell! Ori edo– rrek ere ondo badakik, eta, bada-ezpada ere, obe dek gauzak ondo egin! Danok poztu giñun erantzuna eman zioken: - Al ditudan ondoena egiten dizkit nik beti gauz oek! Zagia bezela azi zitzaizkioken bi ixtarrak, eta ezagun zuala ari uan gizajoa aitutzen. Oña– zerik bazeukan galdetuta, baietz, baña pasa zu– naren ondoan ura etzala ezer, erantzun ziguken. Alare, egunean bi aldiz bederenik, morfina ema– ten zioteken. Otx bat ere ez genioken entzun. Bere oñaze guzien artean etzitzaioken Eus– kalerririk aztu, ez. Alemana-ta, oraindik bero-beroan ari itun, su ta garretan alkar iltzen, eta ez ituan oraindik amerikanoak Europa'n sartu. Ordurako, ordea, leku batzutan eziñean zebilleken alemana. Ala galdetu zioken bere anai batí: - Gerra au irabazteko algorik ez ditek nos– ki alemanak. - Ezta pentsatu ere! Alemanak atzeraka asiak dituk, gero ta aulago; eta besteak indartzen -erantzun zioken anaiak. 255
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz