BCCCAP00000000000000000001805
Nere semeak etzeukaken olakorik. Nagusiak pozik artuko zuna, beste ateren batzuk jotzera aldegin zin andik. Danetan galdera berdiña: ia excombatiente al zan. Amaika tripa-jate ta egun gaizto igaro zizkin iru bat illabetean. Diru pixar baten truke falanjean sartu nai bazuan, gezurrezko excombatiente-papera egin– go ziotela ere eskeñi zioteken batzuak. Asko erori itun sare ortan. Biziko baziran, zerbait egin bear. Biotzez lengoak baziran ere, itxuraz bede– renik saldu ziranak. Euskalerriko diru guziengatik, arek etzin olako itxura-aizunik egingo. Olakorik egin baño lenago, bizirik erreko ziteken nere semea. Arek etzeukaken lotsik, beldurrik ere ez, danen au– rrean zan bezelakoa azaltzeko. Lanera zijoan batean, tabernariari baxo-erdi bat eskatu zioken euskeraz. An ornen zeudeken bi erdaldun, gallegoak noski eta edan xamarrak. - ¡Habla en cristiano! --esan omen zio– teken. Etzin eztabaidaka denbora askorik galdu. Itzik trukatu gabe, ondoan zeukana, eskuan zeraman zakotetxoarekin jo zin burutik bera, zakotetxoa zapaltzeraño. Onen laguna zutitzen asi zanean, egundoko ostikoa eman ornen zio– ken saiets barrenetan. Baxo-erdia ustu, ordain– du ta, biak naiko lanakin utzirik, jarraitu zin bere bidean. Berak bere kontuak aterako zizkin iñorekin nastu baño len; danak errespetatuko zizkin. Kon– tuz berarekin ere; erne ibilli. Bestela... bi ga– llego aiek testigu. 251
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz