BCCCAP00000000000000000001805

eman dezaiogun liburutxo ontan, ainbeste ator– men merezi dik-eta. Guda bukatu ta urte bete inguru azaldu uan etxera, joan zan bezela, ixil-ixilik, bere sasoirik ederreneko lau urte alper-alperrik galdu ta gero. Saltzeko ere bazeukaken arek osasuna. Len ia maiteena zuan laguna, ikustera etorri zitzaion batean, asko pentsatu gabe noski, fa– lanjearen koloreko gerrikoa zekarreken jantzia. Ikusi ta egin, arekikoak bukatu zizkin nere se– meak. Itzegin ta artu-emanak len bezela jardun bazuten ere, garai bateko alkartasunik ez uan aien artean. Noiznai izaten zizkin bere bisitatxoak; as– kotan erdi ixilka. lgeska zebiltzan gudan alka– rrekin ibillitako lagunak itun geienak. Etorri ta urrengo egunean así uan lan billa. Lengo lantegi xarreko ateak jo zizkin lenengo. Ez alperrik. Enkargatu zegonak, baita nagusiak ere, pozik artuko zuten langillea uan ura; len– dik ondo ezagutzen baizuten. Etzin, ordea, na– gusiak ere, nai zuan langillea artzeko esku– biderik. Goragotik zeudeken beste agintariak. Gu– dan irabazitako merituak bear zizkin. Auekin gizon iltzen jardunak, aiek itun danetan lenen– go. Ezertarako gauza etzan langillea bazetorren ere, excombatiente bazan, beste edozeñen on– doan ura uan lenengo. Lantegi artan etzioken utsunik; izaten bazan ere, bazeudeken aurretik izen emanak listan. Kanpotarrak lenago itun, etxekoak baño; oen alde gudan merituak egin zituztenak alegia. 250

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz