BCCCAP00000000000000000001805

GUDA ONDOREAN Soldaru zebiltzanak, noizbaiteren buruan biali zizkiteken. Len, gudatean bi anai zeuzkalako, gazteena, amaika ler gaizto nerekin hatera etxean egiña, kinto-urteak beteak baizizkin, alare ordea orain– dik ez uan soldaru joana. Gudatik zetozenak etxean oñak sartu orduko eraman ziteken. Etzeu– kateken aztuta, ez. Egin zizkigutenak eginta, ez itun asko urrikaldu. Ura . ere eraman bear-ta, ezin inguruan utzi: Afrika'raño eraman ziteken, gizona! Beti bezin utsa geratu uan gure etxea: seiren utsuna. Alare, semeak arraisku txarreta– tik aterea, ez uan nolanaiko atsegiña neretzat. Zaragoza'n langilleen batalloian zegona eto– rri uan lenengo. Amaika arraisku ta istillu gu– datean ikusi zituna. Gerora ere etzin ondoren onik izan, ez, gizajoak. Ainbesteko zigorra bizkar gañean zerama– ten San Kristobal'koak, urteetan etorriko ziran ametsik ere ez genin egiten. Etorri ziranakin geron martxa-modua jarri genio, palta ziranei 243

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz